martes, 27 de noviembre de 2012

Sponge Bob homosexuala da

Sponge Bob marrazki bizidunetako pertsonaia ezaguna homosexuala da, Ukrainako moralaren defentsarako Batzorde Nazionalak egindako ikerketa batean ondorioztatu dutenez. Ukraínskaya Pravda egunkarian agertzen denez, Batzordeak telebistako marrazki bizidun ezagunak ikertu ditu eta batzuk debekatzea eskatuko die agintariei "haurrentzako benetako mehatxua" direlakoan.


 Bestalde, "Family Guy", "Pokemon", "The Teletubbies" eta "Futurama" telesailak "familia suntsitzera eta bizioen eta drogen sustapenera zuzendutako proiektuak" direla aipatzen da batzordearen ikerketan.


Horrez gain, Japoniako "anime" azpigeneroa "sexismoaren propagandaren adibide garbia" dela salatu dute.


 Ikerketan parte hartu duen Irina Medvedeva psikologoak azaldu duenez, 3 eta 5 urte arteko haurrek, telesail horiek ikusi ondoren, "keinuak eta irainak egiten dituzte ezagutzen ez dituzten pertsona helduen aurrean, barre-algarak eta zentzurik ez duten gauzak egiten dituzte modu nabarmenean".


Chat gratis