martes, 30 de octubre de 2012

Zer da homosexualitatea?

Homosexualitatea sexu berekoen arteko harreman erromantiko edota sexualari esaten zaio. 1869an erabili zen lehenengoz hitz hau, Karl-Maria Kertbenyren lan batean, baina Richard Freiherr von Krafft-Ebinb alemaniar psikiatra hedatu zuen, 1886ko Psychopathia Sexualis lanean. Gaur egun erabiltzen den terminoa, beraz, XIX. mendean jaio zen, baina esanahia asko aldatu da garai hartatik. Homosexual adjektiboa, sexu harremanak bere bereko pertsonekin izateko joera duen gizabanakoa izendatzeko erabiltzen da, nahiz emakume, nahiz gizon izan. Homosexualitatea askotan heterosexualitatearen edo bisexualitatearen aurkakotzat ageri da. Lesbiana terminoa emakume homosexualak izendatzeko erabiltzen da. Eta ingelesetik datorren gay terminoa, euskaraz, gizon homosexualak izendatzeko erabiltzen da; ingelesez, oro har, edozein homosexual —emakume nahiz gizon— izendatzeko erabiltzen da, baina bereziki gizonezkoei buruz.
Chat gratis